Gizartea -

AURKIKUNTZA GARRANTZITSUA

Zirku erromatar bat aurkitu dute Iruña-Veleiako aztarnategian, 5.000 ikusle inguru izan zituena

Arkikusen arabera, penintsulako iparraldeko erdialdean ezagutzen den hirugarren zirku erromatarra izango litzateke, Tarragona eta Kalahorrrakoen atzetik, eta jatorrizko trazadurari eutsiko liokeen bakarra, eraikin modernoek ezkutatzen ez dutelako.

Arkikus enpresaren argazkia.
Arkikus enpresaren argazkia
Iruña-Veleian aurkitutako zirku erromatarraren lehenengo irudiak erakutsi dituzte

0:27

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arkikus enpresak, Iruña-Veleiako aztarnategi erromatarreko ikerketez arduratzen denak, Gasteizko kanpoaldean, zirku erromatar bat aurkitu du, eta, lehen kalkuluen arabera, 5.000 ikusle inguru hartzeko tokia zuen. Asteazken honetan emango du ofizialki aurkikutzaren berri Arabako Foru Aldundiak, hedabideen aurreko agerraldi batean.

Enpresako arduradunek azaldu dutenez, aurkikuntza posible izan da aztarnategiaren gainazaleko teledetekzioari esker; airetik ateratako argazkiek, LiDAR laser eskanerraren kartografiak eta dron bidez eskuratutako irudiek lagundu dute egiaztatzen lanetan. 280 metroko luzera eta 72 metroko zabalera duen esparrua da, zirkuluerdi-formakoa.

Orain, tokian bertan egindako prospekzio-lanen bidez egiaztatu behar da aurkikuntza. Zirkoaz gain, airetik kale, etxebizitza, arkupedun gune eta Astorgatik Bordelera zihoan Iter XXXIV erromatar galtzadaren pasabidea ere ikusi dituzte.

Arkikusen arabera, penintsulako iparraldean ezagutzen den hirugarren zirku erromatarra izango litzateke, Tarragona eta Kalahorrakoen atzetik, eta jatorrizko trazadurari eutsiko liokeen bakarra, eraikin modernoek ez baitute ezkutatzen.

Iruña-Veleian arkeologoek identifikatutako elementuen artean, kaleak, etxebizitzak, gurtzeko guneak izan daitezkeen eraikinak edota ur-horidurarekin eta saneamenduarekin lotutako azpiegiturak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Kultura Albisteak Añanako Kuadrilla gaur Arkeologia albisteak Iruña Oka