Gizartea -
Euskara
Hasi da EuskarAbenturaren 2024ko edizioa
Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatzen duen espedizioa abian da jada. Atharratzetik abiatu da eta aurten ia 127 gazte parte hartuko dute.
EITB MEDIA
Hasi da Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatzen duen espedizioa, Euskar Abentura. Aurten inoiz baino partaide gehiago bildu dira, Euskal Herri osoko ia 127 gazte. Espedizioa Atharratzetik abiatu da eta uztailaren 31an amaituko da, Getxon.
Lehenbiziko egunaren helburua lehen kontaktua egitea izan da: taldeak egin dira, kamisetak eta garbiketa ardurak banatu dira, eguneko eskema nola izango den azaldu da...
Abenturaren lehenengo etapa Atharratzetik Mulera izango da, 13.2 kilometroko ibilbidea. Datozen egunetan Pagola, Larzabale, Donibane Garazi, Orreaga, Auritz eta Zubiri zeharkatuko dituzte.
127 gazteez gain, 30 lan taldeko kide eta EuskarAbenturako elkartekideak ere parte hartuko dute edizio honetan. Gainera, Ipar Euskal Herriko beste kide batzuk batuko dira datozen egunetan, Brebetako azterketa izan dutelako.