Gizartea -

Nafarroa

Gizon bat atxilotu dute Iruñean beste bat hiltzea egotzita

Ustezko hiltzaileak labanaz eraso dio biktimari. Hilketa Iruñeko San Juan auzoan jazo da. Biktimak 71 urte zituen, eta Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Iranzuko Monasterioaren kalea, Iruñean. Irudia: Google Maps
Iranzuko Monasterioaren kalea, Iruñean. Irudia: Google Maps
Iranzuko Monasterioaren kalea, Iruñean. Irudia: Google Maps

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat atxilotu dute goizaldean Iruñean, 71 urteko gizon bat labanaz hiltzea leporatuta, EITB Mediak baieztatu duenez. Hilketa Iruñeko San Juan auzoan jazo da.

00:30ean izan da hilketa, Iranzuko Monasterioaren kalean.

Antza denez, ustezko hiltzaileak labanaz eraso dio biktimari, eta ondoren Udaltzaingoari deitu dio.

Ondoren, Udaltzaingoa lekura hurbildu da eta ustezko hiltzailea atxilotu du.

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Nafarroa Delituak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Krimenak azken ordukoa