Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Hildako bat eta pronostiko erreserbatuko zauritu bat, Legardan izandako trafiko istripuan

Ibilgailu bat bidetik atera da A-12 errepidean, eta bide ertzeko babes-hesiaren kontra jo du. Autoa gidatzen zuen gizona tokian bertan zendu da, eta auto berean zihoan emakume bat Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.

Legardako istripua. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Legardako istripua. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Legardako istripua. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

47 urteko gizonezko bat hil da eta auto berean zihoan 53 urteko emakumea zauritu Legardan (Nafarroa), gaur arratsaldeko lehen orduan, izan den trafiko istripuan.

Foru Gobernuak jakitera eman duenez, A-12 errepidean izan da ezbeharra, Iruñeko noranzkoan, 16,5 kilometroaren parean. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta errepide ertzeko babes-hesia jo du.

SOS Nafarroa larrialdi zerbitzuan 12:08an jaso dute istripuaren abisua. Osasun-langileak esandako lekura bertaratu direnerako, gizonezkoa hilda zegoen. Emakumea, berriz, zaurituta eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Ikerketako iturrien arabera, kolpeak ditu bularraldean eta haren egoera erreserbatua da.

Ibilgailuan bikotearen 12 urteko semea ere bazihoan. Istripuan zauri arinak izan ditu eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.

Guardia Zibilak hartu du bere gain istripuaren nondik norakoak ikertzeko ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Trafiko istripuen biktimak