Gizartea -

Gasteiz

Tximista batek hainbat sute eragin ditu Gasteizko etxebizitza eraikin batean

Zaramaga auzoko bizilagun batek gaua bere etxebizitzatik kanpo igaro behar izan du garbigailu baten gainkargak eragindako kea tarteko.

Atzoko ekaitzaren irudi bat Gasteizen. Argazkia: Estibaliz Rodriguez
Atzoko ekaitzaren irudi bat Gasteizen. Argazkia: Estibaliz Rodriguez
Atzoko ekaitzaren irudi bat Gasteizen. Argazkia: Estibaliz Rodriguez

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzoko egun beroaren ondotik, iluntzean ekaitzak jo zuen Araban. Tximista batek Gasteizko Zaramaga auzoko etxebizitza eraikin bateko antena jo eta hainbat sute txiki eragin zituen bertan.

Suteak 22:00ak aldera piztu ziren Nafarroako Errege-Erreginen kaleko etxebizitza eraikin batean. Suhiltzaileak iritsi zirenerako bizilagunetako asko atarian zeuden. Gainera, gas hornidura eten zuten, kontadoreren batean garrak ikusi zituztelako.

Zazpigarren solairuko etxebizitza batean garbigailu bat sutan aurkitu zuten suhiltzaileek, segur aski, gainkarga elektrikoagatik. Bertako bizilagunak gaua bere etxebizitzatik kanpo igaro du gainkargak eragindako kea tarteko. 

Guztira, 1.086 tximista zenbatu zituen Euskal Metereologia Agentziak Araban.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Ekaitzak Zaramaga auzoa