Gizartea -

trafiko istripua

Pertsona bat hil da Nafarroako Cadreita udalerrian izan den auto istripuan

Ezbeharra 12:30ak pasatxo gertatu da, AP-15 autobideko 16. kilometroan. Gidatzen ari zen autoa errepidetik atera da, eta gidaria hil egin da; ondoan zeraman laguna, berriz, larri zauritu da.

Istripua gertatu den tokia. Irudia: Foruzaingoa
Istripua gertatu den tokia. Irudia: Foruzaingoa
Istripua gertatu den tokia. Irudia: Foruzaingoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto bateko gidaria hil da astearte honetan AP-15 autobidean (Nafarroako autobidea), Cadreitako udalerrian, bere ibilgailua bidetik atera ostean. Istripu horretan, gainera, alboan zeraman laguna larri zauritu da eta ospitalera eraman dute. 

Ezbeharra 12:30k pasatxoan gertatu da aipatutako errepideko 16. kilometroan. Tuterako eta Iruñeko Foruzaingoko patruilak, suhiltzaileak eta medikuak gerturatu dira ezbeharra izan den tokira.

Polizia gertakaria ikertzen ari da istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak