Gizartea -
Trafikoa
Txirrindulari bat hil da Urizaharrean, eroriko larri baten ondorioz
Ezbeharra goizeko hamaikak aldera izan da, A-3202 errepidean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta, nahiz eta osasun langileak suspertzen ahalegindu, 64 urteko gizonezkoa bertan hil da.
EITB MEDIA
Txirrindulari bat hil da Urizaharrean (Araba), eroriko larri baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra goizeko hamaikak aldera izan da, A-3202 errepidean. SOS Deiak 112 zerbitzuak dei bat jaso du ordu horretan Ribas de Tereso Errioxako mendatetik, Urizaharrera jaisteko bidean txirrindulari bat erorita zegoela ohartarazteko. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta, nahiz eta osasun langileak suspertzen ahalegindu, 64 urteko gizonezkoa bertan hil da.
A-3202 errepidea luzaroan egon da itxita bi noranzkoetan. Larrialdi zerbitzuek euren lana amaitu ostean, baina, erabat ireki dute berriro.