Gizartea -

hezkuntza

Unibertsitatera sartzeko hautaprobetan ortografia akatsek % 10 jaitsiko dute nota 2025etik aurrera

Beste aldaketa nabarmenenetako bat da ikasgai bakoitzeko azterketa-eredu bakarra egongo dela; hala, ikasleek ezin izango dute biren artean aukeratu, orain arte egin duten moduan. 2025eko ekaineko dialdian hasiko dira ikasleak eredu berri honekin.

Ikasleajk unibertsitatera sartzeko azterketa bat egiten. EFEren artxiboko irudia
Ikasleajk unibertsitatera sartzeko azterketa bat egiten. EFEren artxiboko irudia
Ikasleajk unibertsitatera sartzeko azterketa bat egiten. EFEren artxiboko irudia

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu ditu Unibertsitatera Sartzeko Probaren (USE) eredu berriaren irizpide komunak. Berrikuntzen artean azpimarratzeko da ortografia-hutsegiteek % 10 jaitsiko dutela azterketetako nota.

Pilar Alegria Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol ministroak azaldu duenez, 2025eko deialdian sartuko da indarrean eredu berria, eta, adierazi du aldaketa hori "luze eta zabal" eztabaidatu dela autonomia erkidegoekin, unibertsitateekin, errektoreen organoekin, ikasleekin eta familiekin.

Beste aldeketa bat da probari izena aldatuko diotela gazteleraz. Orain arte EBAU zenari, aurrerantzean PAU deituko zaio. Gainera, ortografiari garrantzi handiagoa emango zaio, eta zuzenketa gramatikala, ortografikoa, aurkezpena eta koherentzia azterketako notaren % 10 izango da.

Nolanahi ere, eredu berriaren dekretuak zehazten duenez, ortografia- eta gramatika-hutsegiteengatiko nota % 10 jaisten duten parametro horien aplikazioa "malguagoa" izango da hezkuntza-laguntzaren premia duten ikasleen kasuan.

Aldaketa deigarrienen artean dago, baita ere, ikasgai bakoitzeko azterketa-eredu bakarra egongo dela; hala, ikasleek ezin izango dute biren artean aukeratu, orain arte egin moduan.

Berrikuntzak alde batera utzita, eredu berri honek beste zenbait neurri mantendu egingo ditu, hala nola proben iraupenak 90 minutukoa izaten jarraituko du, eta proben haztapena orain artekoaren berdina izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea Espainiako Gobernua Espainia gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza