Gizartea -

ERASOA

Arbitro bati labanaz eraso diote Donostian, futbol partida baten ostean

Federatu gabeko jokalarien arteko lehiaketa baten amaieran eraso diote, Bidebieta auzoan. Ertzaintzak ustezko erasotzailea identifikatu du, baina, oraingoz, ez du atxilotu.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arbitro bati labanaz eraso diote futbol partida baten ostean, Donostiako Bidebieta auzoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 

Atzo izan zen erasoa, 20:00ak inguruan, Serapio Mujika pasealekuan dagoen kirolgune batean. Federatu gabeko jokalarien arteko futbol lehiaketa batean arbitro lanak egin ostean eraso zion bizkarretik gizonezko batek labanaz. Donostia Ospitalera eraman zuten zaurituta.

Ertzaintzak ustezko erasotzailea identifikatu du, baina, oraingoz, ez du atxilotu. Ikerketa zabaldu du haren kontra, lesio delituak egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Futbola Donostia Gipuzkoa Delituak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Donostia Ospitalea