Gizartea -
SALAKETA
Elkarretaratzea egin dute Atharratzen, Le Trinquet tabernan agertu diren pintada homofoboak salatzeko
Gunea kudeatzen duen Prefosta elkarteak azaldu duenez, sexu-askatasunari eta LGBTQIA+ kolektiboko pertsonen eskubideei buruzko jardunaldia egin zuen apirilean bertan, eta horrekin lotzen dute erasoa.
EITB MEDIA
Prefosta elkarteak salatu duenez, pintada homofoboak agertu dira Atharratzeko Le Trinquet tabernan, eta hori salatzeko elkarretaratzea egin dute 19:00etan tabernaren atarian.
Facebookeko orrian argitaratu dute pintaden argazkia, ondorengo mezuarekin: "Jintxoria! Pistolet Debrü batek kontrabentak arratintatü deizkü! Kolorez tronpatü beita, tzaiste astelehen arratsan 19:00tan züen kexüa erakustea gurekin. #homofobiadelituada".
Lokala kudeatzen duen Prefosta elkarteak Bekat'uros jaiaren bigarren edizioa antolatu zuen apirilean, LGBTQIA+ pertsonen eskubideei eta sexu-askatasunari buruzko jardunaldia, bazkari eta festarekin, kolektiboaren ikusgarritasunaren aldeko apustua eginez.
Elkartearen ustez, euren lanaren aurkako erasoa izan da tabernaren leihoetan egindako pintaketa horiek; izan ere, Atharratzeko kultura jarduera eta bizitza sozialean oso aktiboa da Prefosta elkartea.
vasdfaf