Gizartea -

Euskara

Bilkurak egin dituzte Ipar Euskal Herrian euskararen aurkako erasoak salatzeko

"Euskara orain" lelopean batu dira, Frantziako konstituzioko bigarren artikulua alda dezatela exijitzeko. Izan ere, artikulu horren arabera, frantsesa da Frantziako Errepublikako hizkuntza.

Bilkurak egin dituzte Ipar Euskal Herrian. Argazkia: Euskal Konfederazioa
Bilkurak egin dituzte Ipar Euskal Herrian
Bilkurak egin dituzte Ipar Euskal Herrian. Argazkia: Euskal Konfederazioa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskararen aldeko mobilizazioak egin dituzte gaur, larunbatarekin, Ipar Euskal Herriko hainbat herritan (Azkaine, Baiona, Beskoitze, Donibane Garazi, Hazparne, Hendaia, Itsasu, Maule, Ziburu). Euskararen aurkako erasoak eta, besteak beste, baxoa etsamina oraindik ere frantsesez egin behar dutela salatu dute bilkura horietan.

800etik gora euskaldun batu dituzte 13 protesta horiek, Euskal Konfederazioak X sare sozialaren bidez esan duenez.

"Euskara orain" lelopean batu dira, Frantziako konstituzioko bigarren artikulua alda dezatela exijitzeko. Izan ere, artikulu horren arabera, frantsesa da Frantziako Errepublikako hizkuntza.

Alsazia, Bretainia, Okzitania eta Korsika eskualdeetan ere izan dira bilkurak; guztira 100 bat mobilizazio zeuden deituta gaurko Frantziako Estatu osoan. Pour que vivre nos mots kolektiboak deitu ditu bilkurak, eta Euskal Konfederazioak antolatu ditu Ipar Euskal Herrikoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Iparraldea argazkiak Frantzia argazkiak Baionako albisteak Maule Donibane Garazi argazkiak Hendaia bideoak Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Manifestazioak gaur Zuberoa Lapurdiko berriak Nafarroa Behereko berriak