Gizartea -

2024ko uda

Karabela portugesen, marmoken eta ostreopsis algen "jarraipen berezia" egingo du Osasun Sailak udan

Astero, laginak hartuko ditu EAEko 43 hondartza eta aintziretan, azterketa mikrobiologikoa egiteko, eta uraren kalitatearen berri emango du.

Bakioko hondartza. Argazkia: Jabier Sarriugarte
Bakioko hondartza
Bakioko hondartza. Argazkia: Jabier Sarriugarte

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailak "jarraipen berezia" egingo du Euskal Autonomia Erkidegoan dauden 43 bainu eremuetan, klima aldaketari lotutako fenomenoak aztertze aldera. Hain zuzen ere, karabela portugesen eta marmoken iritsiera (baldin badaude) kontrolatuko du, baita ostreopsis algen ugaltzea ere.

Ekaina helduta, hondartzen denboraldia abiatuko du Osasun Sailak, eta horrekin lotuta jakinarazi du astero laginak hartuko dituela, analisi mikrobiologikoa egiteko, eta uraren kalitatea ezagutzeko. Hondartzen egoera Osasun sailaren webgunean kontsultatu ahal izango da.

Aurten, EAEko hondartzetan berriro karabela portugaldarrak ager daitezkeelakoan, horren aurrean jarraitu beharreko protokoloa aztergai dute dagoeneko Euskadiko larrialdi zerbitzuekin eta AZTIko langileekin.

Esan bezala, aurten arreta berezia jarriko dute ostreopsis mikroalgetan, azalean azkura eta gripearen antzeko sintomak eragiten baitituzte.

Osasun Sailak, bestalde, hondartzetako zerbitzuak eta garbiketa aztertuko ditu. Uda honetan, "kerik gabeko" 21 hondartza egongo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Osakidetza Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ondarreta hondartza Bermeoko hondartza Osasun albisteak Kontxako hondartza Zarauzko hondartza Arrigunaga hondartza Ereaga hondartza Uda Animaliak Kantauri itsasoa Ongizatea eta osasuna