Gizartea -
Futbola
Dena prest Bilbon Txapeldunen Ligako finalaz gozatzeko
FC Bartzelonak eta Olympique Lyonek 18:00etatik aurrera jokatuko dute partida San Mamesen, eta estadioa zale katalanez eta frantsesez beteko da.
Agentziak | EITB Media
Milaka futbolzalez bete dira Bilboko kaleak goizean goizetik, arratsaldean San Mamesen FC Bartzelonak eta Olympique Lyonek jokatuko duten Txapeldunen Ligako finala dela eta.
Ostiraletik dabiltza bi taldeetako zaleak Bizkaiko hiriburuan, bereziki Bartzelona taldeko zaleak, eta larunbatean are gehiago iritsi dira 18:00etan finalaz gozatzeko asmoz.
Zaleek turismoa egin dute hiriburuan, eta egunak aurrera egin ahala, bi taldeetako zaleentzat egokitutako guneetan elkartu dira: Casilda Iturrizar parkean bildu dira FC Bartzelonaren zaleak, eta Indautxu Plazan, berriz, Olympique Lyon taldearenak.