Gizartea -

Indarkeria matxista

Gazte bat atxilotu dute Tuteran, bikotekide ohia jazartzeagatik eta iraintzeagatik

Erasoa joan den igandean gertatu zen, 22:00ak aldera, Kaputxinoen kalean. Gizona Foruzaingoaren komisariara eraman zuten eta epailearen esku utziko dute.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako Udaltzaingoak 28 urteko gazte bat atxilotu du 18 urteko neska bati jazartzea eta iraintzea egotzita.

Erasoa igandean jazo zen, 22:00ak aldera, Kaputxinoen kalean. Atxilotua biktimaren atzetik joan zen eta "behin eta berriz iraindu zuen", Tuterako Udaltzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Atxilotua Foruzaingoaren komisariara eraman zuten eta epailearen esku utziko dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Tutera Delituak albisteak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak