Gizartea -
BILAKETA
Donibane Garazi eta Orreaga artean galdutako erromes baten bila ari dira
Jendarmeria Bretainiako 45 urteko gizon baten bila ari da. Gizonak ostiral arratsaldean hitz egin zuen familiarekin azken aldiz, eta geroztik ez dute haren berririk.
EITB MEDIA
Ostiraletik desagertuta dagoen erromes baten bila ari da Jendarmeria, Donibane Garazi eta Orreaga arteko Donejakue bidearen inguruetan.
Nicolas Acquitter, 45 urteko bretainiarra, ostiraleko 17:30ean jarri zen harremanetan familiarekin azken aldiz, Sud Ouestek bere webgunean jakinarazi duenez, eta orduz geroztik ezin izan dute berarekin hitz egin.
1,76 metro luze da, gorpuzkera mehea du eta ile marroia. Desagertu zenean, beix koloreko jertse bat eta mendiko galtzak zituen jantzita. Kanpin-denda bat eta eguzki-bateria eramangarri bat zeramatzan aldean.
Frantziako Poliziak laguntza eskatu du, eta horri buruzko informaziorik izanez gero 05 59 49 20 10 telefonora deitzeko eskatu die herritarrei. Eguneko 24 orduetan dago erabilgarri, asteko 7 egunetan.