Gizartea -
Istripua Nafarroan
44 urteko emakume bat larri zauritu da Azkoienen, errepidetik atera eta hainbat aire-buelta emanda
Hasiera batean, emakumea Azkoiengo osasun-zentrora eraman dute. Bertan lehen azterketa egin ondoren, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia batek Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan du.
Agentziak | EITB Media
44 urteko emakume bat larri zauritu da gaur Azkoienen (Nafarroa), ibilgailua errepidetik atera eta hainbat kanpai-buelta emanda.
Ezbeharra 12:45 aldera gertatu da, NA-6100 errepideko 39,4. kilometroan, eta SOS Nafarroa 112 larrialdi zerbitzuak Azkoiengo Parkeko suhiltzaileak bidali ditu bertara, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantziarekin.
Tuterako foruzainek ere esku hartu dutela jakinarazi du Foru Gobernuak.
Hasiera batean, suhiltzaileen oinarrizko bizi-euskarriko anbulantziak eraman du emakumea Azkoiengo osasun-zentrora.
Bertan lehen azterketa bat egin ondoren, Tafallako bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia batek (medikalizatua) Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, eta bertan geratu da ospitaleratuta, politraumatismo larriekin.