Gizartea -
Mugikortasun araudia
Espaloi eta oinezkoentzako guneetan patinete elektronikoak debekatu dituzte Gasteizen
Gainera, kaskoaren erabilera derrigortu dute, eta patinete elektrikoak erabiltzeko gutxieneko adina 15 urtean ezarri dute.
eitb media
Gaurtik aurrera debekatuta dago patinete elektrikoen erabilera Arabako hiriburuko espaloi eta oinezkoentzako guneetan.
Apirilean onartu zuen Gasteizko Udalak mugikortasuna araudiaren moldaketa PSE-EE, EAJ eta PP alderdien babesarekin.
Debekua espaloi eta oinezkoentzako guneetara mugatzen da. Bizikletentzako bideetan ibiltzea, aldiz, baimenduta egongo da.
Berritasunen artean, bestalde, nabarmentzeko modukoa da kaskoaren erabilera derrigortu eta patinete elektrikoak erabiltzeko gutxieneko adina 15 urtean ezarri dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea