Gizartea -

Sutea

Bi pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik Bilbon, abandonatutako pabilioi batek su hartu ostean

Sua 09:00ak aldera piztu da Zorrotzaurre auzoko pabilioi batean. 12 pertsona zeuden bertan, eta hiru suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Gainerakoak euren kabuz irten dira.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun zerbitzuek bi pertsona artatu dituzte gaur Bilboko abandonatutako pabilioi batean piztutako sutean kea arnastu baitute, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez. Zorionez, pronostiko arina dute biek. 

Sua 09:00ak aldera piztu da Zorrotzaurre auzoko pabilioi bateko azken solairuan. Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta azken horiek garrak kontrolatzea lortu dute. 

Pabilioi barruan 12 pertsona zeuden, gehienak, 9, euren kabuz atera ahal izan dira. Dena dela, suhiltzaileek hiru atera behar izan dituzte, eskailera erabilita. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zorrotzaurre Suhiltzaileak