Gizartea -

Nafarroa

Atarrabiako hilketa estaltzeagatik zigortutako emakumea absolbitu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Aitzitik, hiltzaileari (18 urte) eta haren konplizeari (9 urte) ezarri zitzaizkien kartzela zigorrak berretsi ditu Arlo Zibil eta Penaleko Salak.

Atarrabiako hilketaren tokia, 2023ko urtarrilaren 15ean. Argazkia: Foruzaingoa
Atarrabiako hilketaren tokia, 2023ko urtarrilaren 15ean
Atarrabiako hilketaren tokia, 2023ko urtarrilaren 15ean. Argazkia: Foruzaingoa

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak absolbitu egin du Atarrabiako hilketa estaltzeagatik sei hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu zuten emakumea. Epaitutako gertaerak 2023ko urtarrilaren 15ean gertatu ziren Atarrabiako hotel baten atarian eta 48 urteko gizon bat hil zuten.

Epaimahaiak 18 urteko kartzela zigorra ezarri zion hiltzaileari eta 9 urteko zigorra, berriz, haren konplizea izan zen gizonari. Hildakoa eta zigortutako bi gizonak, Dominikar Errepublikakoak dira.

Arlo Zibil eta Penaleko Salak atzera bota ditu fiskalak, akusazio partikularrak eta defentsa abokatuek aurkeztutako helegiteak, absolbitutako emakumearena izan ezik. 

Epaia ez da irmoa eta helegitea jar dakioke Espainiako Auzitegi Gorenean.

Hilketa gertatu zen egunean biktima akusatuaren emaztearen autoan zegoen, biktimak eta emakumeak bikote harremana baitzuten. Une batean, emakumea Atarrabiako hotel batean sartu zen, gela bat ikusteko.

Une hori baliatu zuen hiltzaileak biktima sastatzeko, eta, ondoren Dominikar Errepublikara ihes egin zuen. Martxoaren 13an bere borondatez Espainiarako bidea egin zuen eta harrezkero behin-behineko espetxealdian dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Atarrabia Erailketak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia