Gizartea -
EZBEHARRA
38 urteko gizonezko bat hil da Lesakan, mendi istripu batean
Aiako Harriaren Nafarroako isurialdean gertatu da istripua. Antza denez, mendizalea labaindu eta amildu egin da 13:00ak aldera.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hernanin bizi zen 38 urteko gizon bat hil da Lesakan igande honetan, mendian izan duen istripuaren ondorioz.
SOS Nafarroatik jakinarazi dutenez, ezbeharra Aiako Harriaren Nafarroako isurialdean gertatu da, 13:00ak aldera, labain egin eta amildu denean. EITB Mediak jakin duenez, biktima Andoainen jaio baina gaur egun Hernanin bizi zen 38 urteko gizonezko bat da. Antza denez, txakurrarekin paseo bat ematen ari zen istripua gertatu denean.
Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Erreskate Teknikoko Taldea eta helikoptero bat bertaratu dira, baita Foruzaingoaren kideak ere. Gorpua jaso, eta Nafarroako Auzitegiko Medikuntzako Institutura eraman dute, Iruñera.