Gizartea -

Hizkuntza-eskakizunak

Epaitegi batek euskara jakitetik salbuetsi du Eibarko udaltzain lanpostu bat eskuratzeko

Hautagaietako batek helegitea aurkeztu zuen, udaltzain gisa lanean 30 urte daramatzala euskaraz jakin gabe eta baldintza "baztertzailea" dela argudiatuta. Orain, Donostiako epaitegiak arrazoia eman dio, haren helegitea partzialki onartuta.

Eibarko (Gipuzkoa) udaletxea eta Unzaga plaza. Argazkia: Vicente Guinea
Eibarko (Gipuzkoa) udaletxea eta Unzaga plaza. Argazkia: Vicente Guinea
Eibarko (Gipuzkoa) udaletxea eta Unzaga plaza. Argazkia: Vicente Guinea

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak Eibarko (Gipuzkoa) udaltzain lanpostu baterako euskara-eskakizuna frogatu beharretik salbuetsi ditu hautagaiak ezohiko egonkortze deialdi batean, hautagaietako batek jarritako helegitea partzialki onartuta.

Hautagaietako batek helegitea aurkeztu zuen, udaltzain gisa lanean 30 urte daramatzala euskaraz jakin gabe eta baldintza "baztertzailea" dela argudiatuta.

Orain, Donostiako epaitegiak arrazoia eman dio, eta Eibarko Udalari pertsona horren merituak kontuan hartzeko agindu dio, prozesuan euskararen ezagutza "baztertzailea" izan gabe.

Ebazpen judizial honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, eta aldeek 15 eguneko epea dute helegitea aurkezteko, egoki iritziz gero.

Hilabete honetan bertan, beste bi epaik "diskriminatzailetzat" jo dute B1 eskatzea Pasaian kale-garbitzaile gisa aritzeko. Udalak iragarri zuen helegitea aurkeztuko duela epaiaren aurka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Gipuzkoako albisteak Eibar albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Funtzionarioak albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Enplegu Eskaintzak 2024