Gizartea -

Guadalajara

Hainbat lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak, Chiloechesko heriotzekin zerikusia dutelakoan

Espainiako Gobernuak Gaztela-Mantxan duen Ordezkaritzako iturriek eman dute atxiloketen berri, baina ez dute haien nortasunari eta operazioari buruzko xehetasunik eman. Biktimen gorpuek arma zuriz egindako zauriak zituzten.

Minutu bateko isilunea, gaur, Chiloechesen. EFE.
Minutu bateko isilunea, gaur, Chiloechesen. EFE.
Minutu bateko isilunea, gaur, Chiloechesen. EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak hainbat pertsona atxilotu ditu atzo Chiloechesen (Guadalajara) familia bateko hiru kideren heriotzarekin zerikusia dutelakoan.

Sute bat itzalitakoan, indarkeria zantzuak zituzten hiru pertsonaren gorpuak topatu zituzten atzo, 52 urteko senar-emazte batzuenak eta 22 urteko alabarena. Arma zuriz egindako zauriak zituzten. 

Gobernuak Gaztela-Mantxan duen Ordezkaritzako iturriek jakitera eman dutenez, Guardia Zibileko agenteek egin dituzte atxiloketa horiek, baina ez dute haien nortasunari eta operazioari buruzko xehetasunik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Delituak Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak albisteak