Gizartea -

GABARRA

Gabarraren igoeraz gozatzeko gida praktikoa

Itsasadarraren bi ertzetan milioi bat pertsona baino gehiago espero dira. Bertaratuko diren zaleek aintzat hartu beharreko zenbait kontu daude: kale batzuk itxita egongo dira, baita oinezko pasabide batzuk ere, eta zenbait lekutan mugatua izango da edukiera. Kontsultatu debeku eta gomendioak.

Hau da gabarrak egingo duen ibilbidea. EITB Media
Hau da gabarrak egingo duen ibilbidea.
Hau da gabarrak egingo duen ibilbidea. EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16:30etik aurrera, Athletic gabarrak bere ibilbideari ekingo dio Nerbioi itsasadarrean barrena, jokalari zuri-gorriak gainean direla. Ekitaldi jendetsu bezain historikoa izango den zalantzarik ez dago. Zalegoarentzat lehenago hasi dira prestaketak, eta asko eta asko Nerbioi ibaiaren bi ertzetara gerturatzen hasi dira

Ospakizunaren inguruko informazio praktiko guztia bildu dugu, arriskurik eta azken orduko gorabeherarik ez izateko: 

TRAFIKOA

Bilbon, horrela eragingo du: 

Udaletxea eta Areatza Areatza eta Udaletxearen zubiak trafikora itxita egongo dira. Honako kaleak zarratuta egongo dira: Zingira, Epaltzaren Alarguna, Areatza eta Erribera  (Mesedeetako zubitik Areatzaraino). Askao eta Prim kaleak sarbiderik gabe.

Botizahar erribera, Unibertsitate Etorbidea eta Campo Volantin pasealekuaren gunea. Itxita: Botikazar erribera (Agirre Anaien kalearen eta Heliodoro de la Torre kalearen artean), Unibertsitate etorbidea eta Campo Volantin pasealekua ( Salbe plazaren eta Ernesto Erkoreka plazaren artean). 

Olabeaga. 20:00ak arte, Olabeaga auzoko sarrera eta irteera itxita egongo da, Jesusen Bihotzaren plazatik eta Olabeagako kaitik.

Uribitarte eta Abandoibarra. Uribitarte pasealekua zirkulaziorako itxita egongo da. Jende asko biltzen bada, baliteke Abandoibarra etorbidea eta Ramon Rubial kalea zirkulaziorako ixtea.

Zorrozaurre. 19:30era arte, ez da Zorrotzaurreko uhartera sartzerik izango, egoiliarrak, larrialdi-zerbitzuetakoak eta zerbitzu publikoetakoak izan ezik.

Elorrieta Erribera. 18:30era arte,  Elorrieta erriberatik Bilbora sartzeko bidea itxita. 

Getxoko Udalak honako etenak egingo ditu 12:00etatik aurrera: 

Areetan. Areetako Etorbidea-Barria 25.etik ezin izango da Barria kalerantz zirkulatu Areetako kaiarekin eta Churruca kaiarekin muga egiten duten eremuak babesteko. Honako kaleotan eragina izango du: Barria (25 zenbakiaren eta Andres Isasi Musika Eskolaren artean), Arieta, Urkijo (Churruca kaitik 3 zenbakiraino), Las Mercedes (Churruca kaitik 7 bis zenbakiraino), Paulino Mendivil (Churruca kaitik 5 zenbakiraino), eta Churruca kaia osoa (2 zenbakitik 8 zenbakiraino).

Debekatuta dago zirkulazioa Eduardo Coste-Maximo Aguirre artean. Ezin izango da Tomas Olabarri kairantz zirkulatu, bizilagunak eta Bizkaia Zubiaren erabiltzaileak izan ezik (zerbitzua itxi arte).

Etenak egon litezke Zugatzarte etorbidean, Areetako Etorbidean eta Eduardo Costen, trafikoaren egoeraren arabera.

Leioan, itsasadarraren ertzean egongo da gorabehera nagusia.

Itsasadarreko errepidea (Autonomia Etorbidea) itxita, 12:00etatik aurrera (zirkulazioa Gabriel Aresti eta Felipe del Rio kaleetatik). 08:00etatik debekatuta dago aparkatzea. 

Erandion, Udaltzaingoak itxita izango du ibaiaren errepidea (Lutxanara arte), 12:00etatik 18:00etara. Altzagako malekoian eta Axpe/Astrabuduan hainbat gune hesitu dituzte.

Barakaldo

Lutxanan eta Burtzeñan bidea itxita dag, kaiak egoera txarrean daudelako eta babes-elementurik ez dagoelako. 

Urban inguruan trafiko etenak egon litezke, Gabarrako pasabidearen amaieran oinezkoei bidea errazteko.

Portugalete

Maria Diaz de Haro kalean bilgailuen zirkulazioa eten egingo da, 14:30etik ekitaldia amaitu arte.

Sestao

Itxita dago ibilgailuentzat zein pertsonentzat ibairako sarbidea, Vicinay Cadenas enpresaren eta Kaiku arraun elkartearen instalazioen artean, arrisku handia baitago.

MUGIKORTASUNA

Garraiobide publikoak erabiltzea gomendatzen da, zerbitzu gehiago egongo dira, gainera. Ibilgailu pribatua ez erabiltzea da aholku orokorra. 

Zenbait lekutan oinez mugitzea ere zail egongo da. Bilbon, Pedro Arrupe eta Zubizuri oinezkoen zubiak itxita egongo dira. Salbe zubiko eskilarak ere zarratuta dituzte oinezkoek. Igogailua martxan auzokide, aniztasun funtzionaleko pertsonentzat eta larrialdi zerbitzuentzat. 

Ahalik eta denbora gehienarekin hurbiltzea komeni da. 

ORDUTEGIAK

Areeta/Portugalete (16:50)

Lamiako/Labe Garaiak (17:10)

Erandio/Sestao (17:30)

Lutxana/Punta Zorrotza (17:45)

Zorrotzaurre/Zorrotza (18:00)

Deustu/ItsasMuseum (18:15)

Campo Volantin/Uribitarte (18:30)

Udaletxea (18:35)

Harrera Bizkaiko foru jauregian (20:00)

EDUKIERA MUGAK

Portugaleten, Burdinazko kaiak 5.000 pertsonentzako edukiera izango du segurtasun arrazoiengatik. Azpiko partea itxita egongo da. Rialiaren dikerako sarbide ere kontrolatuta egongo da.  

Sestaon, Benediktako kai-muturrean gehienez 720 lagunentzako lekua ezarri da kai-muturraren inguruan. Ontziraleku zaharra, mugikortasun murriztua edo adimen-ezintasuna duten pertsonentzat izango da, eta puntu horrek 80 pertsona gehiagorentzako lekua izango du. Benedikta pasealekuak ez du edukiera-mugarik izango.

Barakaldon Portuko dartsenako kai-muturra desgaitasuna duten 1.000 pertsonarentzat baino gehiagorentzat egongo da gordeta.

DEBEKUAK

- Debekatuta dago nabigazioa, ontziak amarratzea edo ainguratzea. Ezingo da kaietara edota atrakalekuetan sartu. Galarazita dago uretara botatzea edo bainatzea. 

- Erabat galarazita dago semaforoetara, barandetara, faroletara eta  elementu ezegonkorretara igotzea. 

- Baimenik ez duten droneak ezin dira aireratu. 

AHOLKUAK

- Ez jarri adingabeak edo mugikortasun murriztua duten pertsonak lehen lerroan: aglomerazio handiak gertatuz gero, hesiaren edo barandaren aurka zanpatzeko arriskua egon daiteke.

- Haurrekin bazabiltza, beti eskutik edo besoetan. Hala ere, adingabe bakoitza bere izenarekin identifikatu, eta nonbaiten harremanetarako telefono bat idatzi.

- Ebakuazio-irteerak eta -ibilbideak beti begi-bistan izan, behar izanez gero nondik alde egin jakiteko.

- Taldean bazabiltza, jendetzan sartu baino lehen, adostu elkargune bat, norbait galtzen bada nora jo jakin dezan.

- Euskalmeten arabera, 22 graduko maximoak eta giro eguzkitsua izango da, garrantzitsua da hidratatzea denbora asko emango baduzu toki berean.

- Sarbide mugatuko eremuetan ezarritako segurtasun-eremuak eta seinaleak errespetatu. Ez gainditu, inola ere, ezarritako segurtasun-lerroak eta -kordoiak.

- Ebakuatu behar izanez gero, egon lasai eta arin ibili, baina korrika egin gabe eta modu ordenatuan, segurtasun-zerbitzuek emandako jarraibideei jarraituz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Futbola Itsasadarra Bilbao Bilbo Getxo Portugalete Sestao Errege Kopa Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Leioa Albisteak Erandio