Gizartea -

KOPAKO FINALA

Athleticeko eta Mallorcako erradikalen arteko liskar batek zertxobait zapuztu du jai giroa Sevillan

Polizia Nazionalak esku hartu behar izan du, baina ez da kargarik izan. Bost pertsona identifikatu dituzte. Kopako finala dela eta hiriburuan bizi den jai giroan gertaera isolatu bat izan dela esan dute polizia iturriek.

Liskarren bideo batetik hartutako irudia.
Liskarren bideo batetik hartutako irudia.
Liskarren bideo batetik hartutako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan Sevillan bizi den giro ona apur bat zapuztu du Sevillako erdigunean, antza denez, Athletic Clubeko eta Mallorcako erradikalen artean izan den liskar batek.

Bi taldeetako milaka zale bildu dira Sevillan inolako arazorik gabe, zenbait erradikalek Hercules Zumardian topo egin eta liskarra hasi den arte.

Radio Marcak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten ikusten denez, hainbat zalek bengalak eta aulkiak jaurti dituzte. Futboleko ultretan espezializatuta dagoen X sare sozialeko kontu baten arabera, Supporters Gol Sur taldeko hainbat zalek (Real Betiseko jarraitzaileak) ere parte hartu dute borrokan.

Polizia Nazionalak esku hartu behar izan du, baina ez da kargarik izan eta ez da inor zauritu; hori bai, bost pertsona identifikatu dituzte. Istiluek oso denbora gutxi iraun dute, eta berehala itzuli da normaltasuna inguru horretara.

Hainbat komunikabidek aipatu dituzten polizia iturrien arabera, gertakari isolatu bat izan da, eta ez du aparteko garrantzirik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Athletic Futbola Kirolak albisteak Errege Kopa Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Athletic Club bideoak