Gizartea -

Gertakaria

Hiru gizon eta emakume bat hilik aurkitu dituzte Toledoko etxebizitza batean

Astearteko azken orduan topatu dituzte lau pertsona horien gorpuak. Zehazki, gorpuak Toledoko Hirigune Historikoan agertu dira. Polizia Nazionalak bere gain hartu du ikerketa, baina oraingoz ez dute datu gehiagorik eman.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona, konkretuki hiru gizon eta emakume bat, hilik agertu dira astearte honetan Toledo hiriburuko etxebizitza batean.

Espainiako Gobernuak Gaztela-Mantxan duen Ordezkaritzako iturriek jakitera eman dutenez, astearteko azken orduan lau pertsona horien gorpuak aurkitu dituzte, eta Polizia Nazionala arduratu da ikerketaz, baina oraingoz ez dute datu gehiagorik eman.

Zehazki, gorpuak Toledoko Hirigune Historikoko Santa Leocadia kaleko etxebizitza batean agertu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak