Gizartea -

NAFARROA

Hiru pertsona zauritu dira Mendigorrian, Korrikaren furgonetak harrapatuta

Horietako bat erietxean dago, hainbat saihets hezur apurtuta. Foruzaingoak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko. Korrikaren antolatzaileak zaurituen senideekin harremanetan jarri dira, eta furgonetatik gertu zuhurtziaz aritzeko eskatu die parte-hartzaileei.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

61 urteko bi gizonezko eta 20 urteko beste bat zauritu dira Mendigorrian (Nafarroa), Aingeru kalean, Korrikaren furgonetak harrapatuta.

SOS Nafarroa 112 larrialdi zerbitzuak 00:18an jaso du ezbeharraren abisua, eta Garesko guardiako medikua, anbulantziak eta foruzainak bertaratu dira.

Anbulantziek Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte hiru zaurituak. Batek traumatismoa du bularraldean, beste batek bizkarrean, eta hirugarrenak sorbaldan. Horietako batek bakarrik jarraitzen du erietxean ospitaleratuta, hainbat saihets hezur apurtuta dituelako.

Korrikaren antolatzaileak zaurituen senideekin harremanetan jarri dira, eta furgonetatik gertu zuhurtziaz aritzeko eskatu die parte-hartzaileei, kaleak maiz oso estuak direlako.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Korrika Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Trafiko istripuen biktimak