Gizartea -

Gertakaria

Hainbat pertsona zauritu dira Gasteizko Alde Zaharreko taberna bateko sabaia behera etorrita

Kaltetutako lokalera suhiltzaileek eta arkitektura zerbitzuek egin duten lehen bisitan, ondorioztatu dute hezetasunagatik erori zela sabaia.

Lokala hesituta dute. Argazkia: EITB Media
Lokala hesituta dute.
Hainbat pertsona arin zauritu dira Gasteizko taberna bateko sabaia behera etorrita

0:29

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat pertsona arin zauritu dira Gasteizko Alde Zaharreko taberna bateko sabaia behera etorrita, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez. 

Ezbeharra bart jazo da, 22:00ak aldera, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Zapatari kalean dagoen jatetxearen gainean dagoen patioa jausi omen da, eta horrek eragin du behera etortzea. Une horretan, dozena bat pertsona zeuden jatetxe barruan. Horietatik bostek kontusio arinak egin dituzte, eta beste bi osasun zentroetara eraman dituzte. 

Eraikina husteko aukera mahai gainean egon bada ere, azkenean ez da beharrezkoa izan. Behera etortzeak hauts handia eragin du, baina Udaletik esan dute jazoerak ez duela ondorio larririk izan. 

Jatetxea itxi dute, eta suhiltzaileak eta udal teknikariak bertaratuko dira gertatutakoa aztertzeko. Bizilagunen hitzetan, patioan izandako ur isuri batek eragin ahal izan du behera etortzea. 

Lehen ikerketak

Kaltetutako lokalera suhiltzaileek eta arkitektura zerbitzuek egin duten lehen bisitan, ondorioztatu dute hezetasunagatik erori dela sabaia; izan ere, terraza bateko goialdean ura sartzen dela ikusi dute, eta horrek, dirudienez, hezetasuna sortu du tabernan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Tabernak Gasteizko Alde Zaharra