Gizartea -
Autoen juntadizoa
500 racing auto eta 2.000 lagunen juntadizo bat saihestu du Poliziak bart Tuteran
Tuterako Udaltzaingoak 22:45ean izan zuen Serna industrialdean baimenik gabe egiten ari ziren juntadizoaren berri. Batzuk modu desegokian gidatzen arituko zirela aurreikusirik, laguntza eskatu zien beste polizia-taldeei, eta ingurua kontrolatzen aritu dira, denek alde egin duten arte.
Agentziak | EITB Media
Poliziak lasterketetako autoen juntadizo handi bat saihestu du bart Tuteran, La Serna industrialdean.
Tuterako Udaltzaingoak 22:45ean izan zuen baimenik gabe egiten ari ziren juntadizoaren berri. Bertaratu eta lehen ikuskapen bat eginda, 500 bat auto eta 2.000 lagun bildu zirela baieztatu zuen.
Han bildutako batzuk modu desegokian gidatzen arituko zirela aurreikusirik, laguntza eskatu zien beste polizia-taldeei. Foruzaingoko, Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko agenteak bertaratu ziren, eta eremurako sarbideak kontrolatzen egon ziren, baimenik ez zuen jarduera zelako.
01:30 arte egon da martxan operatiboa, auto guztiak eta bertan bildutako pertsonak handik alde egin duten arte.