Gizartea -

EGURALDIA

Abisu horia ezarri dute EAEn elurragatik ostegun gauerako

Elur-kota 800 metrora jaitsiko da 21:00etatik osteguneko gauerdira bitartean, eta prezipitazio txiki-ertainak espero dira, bereziki kantauri isurialdean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du ostegun gauean elur-arriskuagatik. Elur-kota 800 eta 1.000 metro inguruan kokatuko da.

Zehazki, abisua 21:00etatik osteguneko gauerdira bitartean egongo da indarrean, eta prezipitazio txiki-ertainak espero dira, batez ere kantauri isurialdean.

1.000 metroan gehienez 5 zentimetro pilatzea aurreikusten da.

Abisu horrekin batera, beste abisu hori bat aktibatuko dute 15:00etatik 00:00etara, nabigaziorako arriskuagatik, gauean olatuak hiru metro eta erditik gorakoak izan baitaitezke.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, elur-kota 1.200 metroan kokatuko da ostiralean, eta izotza egingo du Araban.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Elurra bideoak Eguneko albisteak Albisteak