Gizartea -

Trafikoa

Gizonezko bat hil da A-63 errepidean izandako auto-istripu batean, Ziburun

Donostiako noranzkoan gertatu zen istripua, 22:30 aldera, eta 35 urteko beste bidaiari bat larri zauritu zen, baina ez dago hiltzeko arriskuan.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil zen atzo gauean A-63 errepidean izandako auto-istripu batean, Ziburun (Lapurdi), Donostiako noranzkoan.

Sud Ouest egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, 22:30 aldera izan zen ezbeharra, eta 25 urte ditu hildakoak.

Berekin autoan zihoan 35 urteko beste pertsona bat larri zaurituta eraman zuten Baionako ospitalera, baina bere bizitza ez dago arriskuan.

Zantzu guztien arabera, abiadura handian zihoan istripua izan zuen autoa, eta ez zuen beste ibilgailurik jo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurdiko berriak Trafiko istripuen biktimak