Gizartea -

DONOSTIA

Beste bi pertsona atxilotu dituzte Real Sociedad-Benfica partidaren aurreko istiluengatik

Desordena publikoak eta lesioak eragitea eta "liskar nahaspilatsu" batean parte hartzea leporatu diete. Azaroaren 8an bertan lau pertsona atxilotu zituzten, Reale Arena estadioaren inguruetan. Atxilotuez gain, beste 13 pertsona ikertzen ari dira.

Ertzaintzak azaroaren 8an lau pertsonetako bat atxilotu zuen unea. Argazkia: EFE
Ertzaintzak azaroaren 8an lau pertsonetako bat atxilotu zuen unea
Ertzaintzak azaroaren 8an lau pertsonetako bat atxilotu zuen unea. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak beste bi pertsona atxilotu ditu, Realak eta Benficak azaroaren 8an jokatu zuten Txapeldunen Ligako partidaren aurretik izandako istiluengatik. Atzo atxilotutako bi horiei gertakariak izan ziren egunean bertan Reale Arena estadioaren inguruetan atxilotutako laurak gehitu behar zaizkie. Gainera, beste 13 pertsona ikertzen ari dira eta epailearen aurrera eramango dituzte.

Atzo atxilotutako 21 eta 40 urteko gizonei desordena publikoak eta lesioak eragitea eta "liskar nahaspilatsu" batean parte hartzea leporatu diete, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur goizean zabaldu duen ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Azaroaren 8 hartan, istiluak eta borrokak izan ziren Amarako Armeria plazan Realeko eta Benficako zaleen artean, Txapeldunen Ligako partidaren atarian.

Segurtasun Sailaren oharrak dioenaren arabera, partidako segurtasun dispositiboan parte hartzen ari ziren agenteek esku hartu behar izan zuten eta egunean bertan lau pertsona atxilotu zituzten.

Ertzaintzak ikertzen jarraitu du eta atzo bi pertsona atxilotu zituen Lezon eta Usurbilen, istilu horiekin lotura zutelakoan.

Atxilotuak Donostiako ertzain-etxera eraman zituzten, eta, izapideak amaitutakoan, epailearen aurrera eramango dituzte.

Gainera, Ertzaintzak beste 13 pertsonari jakinarazi die ikerketapean daudela gertakari horiengatik.

Bultzada TxuriUrdinak atxiloketak salatu ditu. Halaber, protesta gisa iragarri du ostiral honetan ez direla Realak eta Villarrealek jokatuko duten partidara joango eta Reale Arenako Aitor Zabaleta harmaila hutsik utziko dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola estatuko azken ordukoa Reala Donostia argazkiak Ertzaintza Reale Arena-Anoeta Zelaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Portugal