Gizartea -

Bilbo

Bukatu dira hiru ibilgailuren arteko istripuak A-8an eragin dituen auto ilarak

Malmasingo tuneletara iritsi aurretik gertatu da ezbeharra, Donostiarako noranzkoan, eta Zorrotzarainoko ilarak egon dira uneren batean. Gutxienez pertsona bat zauritu da.

Auto ilarak A-8an
Auto ilarak A-8an
Auto ilarak A-8an

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru ibilgailuren arteko istripua jazo da goizean A-8 autobidean, Bilbon, Donostiarako noranzkoan.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, 08:00etan gertatu da ezbeharra, eta harrezkero ilara luzeak sortu dira (5 kilometrorainokoak). Itxita egon den erreia ireki dutenean (09:45), baina nabarmen arindu da zirkulazioa, eta ordu honetan (10:10) ez dago auto ilararik.

Gutxienez pertsona bat zauritu —dirudienez arin— da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea