Gizartea -

DOKUMENTAZIOA

Zer egin Lanbideren zibererasoaren aurrean kalteak saihesteko

Hackerrak Euskal Enplegu Zerbitzuari zerbitzua ematen dion enpresa baten bi zerbitzaritan sartu ziren azaroan, eta 2017tik 2021era bitarteko hainbat erabiltzaileren datuak arriskuan egon daitezke.

Hacker bat ordenagailu aurrean. Egile eskubiderik gabeko irudia
Hacker bat ordenagailu aurrean
Hacker bat ordenagailu aurrean. Egile eskubiderik gabeko irudia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanbidek eraso informatikoa jasan zuen azaroan, eta, ondorioz, erabiltzaileen datu pertsonalak arriskuan egon daitezkeela ohartarazi du. Hori dela eta, prebentzio neurriak hartzea gomendatu du Euskal Enplegu Zerbitzuak.

Zer datu daude arriskuan?

Oso litekeena da delitugileek Lanbideko erabiltzaileen identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak (izena, abizenak, NANa eta telefono zenbakia) ostu izana. Datu horiek  2017tik 2021era Lanbidek egindako inkestetan parte hartu duten pertsonenak dira, baita Lanbiden argitaratutako lan-eskaintzetarako hautagaienak ere.

Zein izan daitezke ondorioak?

Aipaturiko datuak pertsona horien identitatea ordezkatzeko, haiei buruzko informazio gehiago lortzeko edo helburu komertzialetarako erabil daitezke.

Zer egin kalteak saihesteko?

- Egiaztatu datu pertsonalak sarean argitaratu diren (egosurfing)

- Egiaztatu SMS, telefono edo posta elektroniko bidez egindako edozein eskaera egiazkoa dela. Lanbidek nortasuna egiaztatzeko sistema bat du, eta, beraz ez dizkizu inoiz eskatuko datuak zerbitzuetara sartzeko.

- Ez ireki inoiz arraroak edo fidagarritasun gutxikoak diruditen estekak.

- Kontuz ibili bidaltzailea nor den argi zehazten ez duten mezu elektronikoekin edo SMS mezuekin, bereziki informazio erreserbatua eskatzen badute, hala nola kontu korrontearen zenbakia, kreditu txartelen datuak edo plataforma eta zerbitzuetara sartzeko gakoak.

- Iruzur zantzuen aurrean, ebidentziak jaso eta jarri salaketa, berehala, Ertzaintzaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Delituak albisteak Lanbide albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zibererasoak