Gizartea -
Mendiko istripua
27 urteko mendizale iruindar bat hil da Aspe mendia (Aisa, Huesca) eskalatzen ari zela
Mendizale nafarrak erorikoa izan du Huescako Pirinioetako Aspe (2.645 metro) mendiaren ipar aurpegitik igoera klasikoa egiten ari zela.
EITB Media
Iruñerriko 27 urteko mendizale bat hil da larunbat honetan Huescako Pirinioetan, Aspe mendian, istripua izanda.
11:05ean, Huesako Guardia Zibilak abisua jaso du, pertsona bat mendi horretan erori dela ohartarazteko, tontorraren iparraldeko aurpegitik, Ipar Bide Klasikotik gora egiten ari zirela.
Antza denez, 200 bat metro erori da, eta haren soka-laguna, berriz, haitzetan harrapatuta gelditu da, ez gora, ez behera. Helikopteroa bertara iritsi denean baieztatu dute eroritako mendizalea hilda zegoela. Hala, Guardia Zibilak onik zegoen laguna eta hildakoaren gorpua erreskatatu, eta Jakara eraman ditu.