Gizartea -
GIPUZKOA
Baserri bat ebakuatu dute Ormaiztegin, A-636 errepidearen parean, luizi baten ondorioz
Dena dela, lur-jausi horrek ez du oztoporik sortu errepidean. Bidegiko teknikari bat bertaratu da goizean, luiziak eragindako kalteak aztertzeko.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Aranguren auzoko baserri bateko bizilagunak ebakuatu dituzte suhiltzaileek, azken orduotan A-636 errepidearen parean euriteek eragindako luizi baten ondorioz. Dena dela, lur-jausi horrek ez du oztoporik sortu errepidean.
Bidegiko teknikari bat bertaratu da goizean, luiziak eragindako kalteak aztertzeko. Lur-jausia goizaldean jazo da.
Astelehenean, adituek ingurua aztertzen jarraituko dute, eta baliteke ebakuatutako pertsonak bihar bertan itzultzea etxera.
Ondo bidean, datozen egunetan konponduko dituzte luiziak eragindako kalteak.