Gizartea -
Gertakaria
83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute itsasadarrean, Sestaon
Gizonaren familiak ordu batzuk lehenago eman du desagerpenaren berri. Gorpuak ez du inolako indarkeria-zantzurik, eta autopsiaren emaitzaren zain, abian den ikerketak ez du hipotesirik baztertzen.
EITB Media
83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute itsasadarrean, Sestaoko (Bizkaia) Benedicta pasealekuaren inguruan. Poliziak gorpua erreskatatu du.
Gizonaren familiak ordu batzuk lehenago eman du desagerpenaren berri.
Gorpua ur gainean agertu da, eta Ertzaintzak eta Guardia Zibilak erreskatatu dute.
Gorpuak ez du inolako indarkeria-zantzurik, eta autopsiaren emaitzaren zain, abian den ikerketak ez du hipotesirik baztertzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea