Gizartea -
Bizkaia
Lurrikara txiki bat sumatu da bart Muskizen eta inguruan
Richter eskalan 1,7 graduko indarra izan du, eta badirudi Gallartan nabaritu dutela gehien. SOS Deiakek herritar kezkatu ugariren deiak jaso ditu, baina Segurtasun Sailak baieztatu du ez dela kalterik izan.
eitb media
Lurrak dar-dar egin du bart gauean Muskizen (Bizkaia) eta inguruan, Richter eskalan 1,7 graduko indarra izan duen lurrikara bat izan baita bertan.
Lekukoen hitzetan, oso dardara arina eta laburra izan da, baina herritar ugari kezkatzeko edo izutzeko adinakoa, sare sozialetan irakurri ahal izan denez, eta SOS Deiaken jasotako dei kopurua aintzat hartuta.
Segurtasun Sailetik baieztatu dute lurrikarak ez duela inolako kalterik eragin, baina 23:53an nabaritutako dardarak eragindako sustoa nekez ahaztuko dute askok.