Gizartea -
Ezbehar larria Gipuzkoan
Emakume bat hil da eta beste bi pertsona larri zauritu dira Azkarateko tunelean, Azkoitian
Ezbeharra 17:00ak aldera gertatu da, ezbeharra izan duten ibilgailuek tunel horren barruan talka egin dutenean, Elgoibarrerako noranzkoan.
EITB Media
Emakume bat hil da eta beste bi larri zauritu dira ostiral honetan Azkarateko tunelean, GI-2634 errepidean, Azkoitian (Gipuzkoa), izandako zirkulazio-istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Iturri horren arabera, ezbeharra 17:00ak aldera gertatu da, ezbeharra izan duten ibilgailuek tunel horren barruan talka egin dutenean, Elgoibarrerako noranzkoan.
Ezbeharraren ondorioz, errepideko errei guztiak itxi dituzte, eta hainbat anbulantzia eta Azpeitiko eta Eibarko suhiltzaile-parkeetako kideak bertaratu dira. 21:15erako, bidea guztiz zabaldu dute berriro ere.
Bi zaurituak anbulantziek eraman dituzte Donostiako eta Mendaroko Ospitaleetara, aipatu iturriaren arabera.