Gizartea -

IPARRALDEA

Bertan behera geratu da faroltxoen ikuskizuna Baionan, haizeagatik

Jendetza espero zen ikuskizunaz gozatzen gaur Baionan, baina eguraldiak ez du lagundu. Gaur zortzi, abenduaren 16an, askatuko dituzte faroltxoak, 19:00etan, Errobi ibaiaren ertzean.

Argitxoen festa iaz, Baionan. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Argitxoen festa iaz, Baionan. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Argitxoen festa iaz, Baionan. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jendetza espero zen gaur iluntzean Baionan, faroltxoak zerura nola botatzen zituzten ikusteko. Aurtengoa, gainera, azken aldia izatekoa zen eta horrek are ikusmin handiagoa sortua zuen, baina haize bortitza dela eta, azkenean, bertan behera utzi behar izan dute ekitaldia.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, datorren larunbatean, abenduak 16, egingo dute ekitaldia, ordu berean (19:00).

Berez thailandiar jatorria duen ikuskizuna tradizio bihurtu da egun hauetan Baionan, eta Iparraldeko herritarrez gain, hegoaldeko jende andana ere joaten da bertara, Gabonetako merkatua ikusi eta festaz gozatzeko.

Errobi ibaiaren ertzean askatu ohi dituzte linterna edo faroltxoak, eta zerura nola igotzen diren ikusi.

Polemika ere eragiten du ikuskizunak, ordea, euren ibilbidea amaitutakoan edonon erortzen baitira argitxoak, eta hondakin ugari sortzen dira horrela. Hain zuzen ere, arrazoi horregatik beragatik, polemika izan da aurten Iruñean ere.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea albisteak Baionako bideoak Gabonak argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Lapurdi