Gizartea -
Donostia
Isabel Verdini, 2024ko Urrezko Danborra
Inklusioaren, formakuntzaren eta dantzaren alde egindako lanagatik sarituko du Donostiako Udalak, datorren urtarrilaren 20an.
EITB MEDIA
Donostiako Udaleko bozeramaileen batzordeak aho batez erabaki du 2024ko Urrezko danborra Isabel Verdini dantza irakasleari ematea, inklusioaren, formakuntzaren eta dantzaren alde egindako lanagatik.
Donostiako herritarrek proposatutako 141 hautagaien artean egin dute aukeraketa. Hala, datorren urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, udaletxean bertan jasoko du saria Verdinik.
Isabel Verdini Carranzak (Donostia, 1791) 25 urte daramatza dantza klaseak ematen, eta Verdini Metodo propioa sortu du. Ibilbide horretan, bere loba Haizea jaio zen Down sindromearekin. Ordudanik, ezgaitasunak dituzten pertsonekin dabil lanean, Verdini Dantza Taldean.