Gizartea -

Istripua

Pertsona bat hil da GI-638 errepidean, Mutrikun, izan den trafiko istripu batean

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, ez baitago argi bi autoen arteko kolpearen ondorioz hil den ala aurretik beste zerbait gertatu zaion.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da gaur goizean GI-638 errepidean, Mutriku Parean, izan den trafiko istripu batean. Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, 10:30 aldera gertatu da ezbeharra, Ondarroarako noranzkoan.

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, ez baitago argi biktima bi autoen arteko kolpearen ondorioz hil den ala aurretik beste zerbait gertatu zaion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Ondarroa Albisteak Mutriku Trafiko istripuen biktimak