Gizartea -
Istripua
Hiru lagun zauritu dira A-8an Trapagaranen izandako istripu batean
Ezbeharra 17:20an gertatu da Bilborako noranzkoan. Hiru ibilgailuk talka egin dute eta horietako bat irauli egin da. Gutxienez hiru pertsona zauritu dira. Auto-ilarak sortu dira, baina 19:30erako desagertu dira arazoak.
EITB Media
Gutxienez hiru pertsona zauritu dira igande honetan A-8an Trapagaranen izandako istripu batean. Hiru autok talka egin dute, eta horietako bat irauli egin da.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 17:20 aldera gertatu da. Erreietako bi eta autobiara sartzeko erreia itxi behar izan dituzte Bilborako noranzkoan, eta, ondorioz, auto-ilarak sortu dira. Autoak kendu eta errepidea garbitutakoan, zirkulazioa bere onera itzultzen hasi da eta 19:30erako desagertu dira arazoak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea