Gizartea -

greba

Bi pertsona atxilotu dituzte Michelin lantegiko atarian, desordena publikoak eragitea egotzita

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atxiloketok 04:30 inguruan izan dira, atxilotutakoek langileak lantegian sartzea oztopatu dutenean.

Atxiloketetako bat egin duten unea
Atxiloketetako bat egin duten unea
Bi pertsona atxilotu dituzte Michelin lantegiko atarian, Gasteizen

0:00

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Michelingo lantegiko atarian, Gasteizen, desordena publikoak egotzita.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atxilotuek langileak lantegian sartzea oztopatu dute, hori dela eta, inguruan zeuden agenteek atxilotu egin dituzte, 04:30 aldera.

Gertakaria igarota, egoera normaltasunera itzuli da.

Greba feminista orokorra

Zaintzarako eskubide kolektiboaren alde, "lantokiak husteko" eta Hego Euskal Herriko "kaleak hartzeko" deia egin diete herritarrei Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek. Greba feminista orokorra dago deituta Hego Euskal Herri osoan azaroak 30 honetarako, eta 1.500 enpresa batzordek baino gehiagok egin dute bat lanuztearekin. Gisa honetako hirugarren mobilizazioa da eta, kasu honetan, gizonak ere deituta daude protestara. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Multinazionalak berriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Feminismoa Automobilgintzari buruzko albisteak