Gizartea -

Trafikoa

Hiru kilometrotik gorako auto ilarak eragin ditu bost ibilgailuren arteko istripu batek N-1ean, Andoain parean

Donostiarako noranzkoan jazo da ezbeharra, 07:40an. Istripuan ez da inor zauritu.

N-1 errepidea, Andoain. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza
N-1 errepidea, Andoain
N-1 errepidea, Andoain. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

N-1 errepidean, Andoainen, goizeko lehen orduan gertatu den istripu batek hiru kilometrotik gorako auto ilarak eragin ditu, Donostiarako noranzkoan.

Bost ibilgailuk izan dute istripua, baina ez da inor zauritu, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

08:20rako. ibilgailuak bidetik kendu dituzte. Halere, auto ilarak daude oraindik ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Andoain albisteak Eguneko albisteak N-1 azken ordukoa