Gizartea -
GERTAKARIA
Suzko bola batek euskal kostako zerua zeharkatu du
Frantziako Armadak Bizkarrotzeko basetik jaurtitako misil batek eragin zuen irudi ikusgarria.
eitb media
Atzo arratsalde-gau partean suzko bola batek euskal kosta zeharkatu zuen eta ikuskizun harrigarria utzi zuen zenbait herritan, tartean Lekeition, Ondarroan eta Deban.
Zuzenean ikusi zutenen hitzetan, itsasotik atera zen suzko bola, eta zeruan lehertu zen, atzean ke lorratz handi eta argitsu bat utziz.
Baina lekukoen espekulazioak bi ordu geroago amaitu ziren, Frantziako Direction Generale de L'armament (DGA) agentzia ofizialak sare sozialetan baieztatu baitzuen misilaren jaurtiketa. M51 misil bat zen, Bizkarrotzeko basetik jaurtia.
Agentziak argitu zuen proba gisa jaurtitako misilak ez zuela karga militarrik, eta nazioarteko araudia betez egin zuela. Era berean, gaineratu du euri erradioaktiboa kostatik ehunka kilometrora erori zela.