Gizartea -

Trafiko istripua

Bilboko gazte bat hil da Casalarreinan (Errioxa) izandako zirkulazio-istripu batean

Gidatzen zuen autoak kamioi baten kontra egin du talka, ostiral honetan, 19:55ak aldera. Berarekin ibilgailuan zihoan pertsona ere larri zauritu da.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko 30 urteko gazte bat hil da ostiral honetan Casalarreinan (Errioxa) izandako zirkulazio-istripu batean, bere ibilgailuak kamioi batekin talka egin ostean.

Ezbeharra izan duen autoan zihoan beste pertsona ere larri zauritu da, Errioxako Trafikoko Guardia Zibilak ohar batean azaldu duenez.

Istripua 19:55ak aldera gertatu da, N-232 errepideko 453. kilometroan, Casalarreina udalerrian. Kamioi batek eta auto batek aurrez aurre talka egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Zer gertatzen ari da Bilbon? Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errioxa Errepideko istripuen biktimak