Gizartea -

58. edizioa

Durangoko Azokak 60 euskal abesti biltzen dituen "playlist" bat kaleratu du

Abesti gehiago batuko dizkiote zerrendari datozen asteetan. Lehen 60 abestiekin osatutako playlist hori Azokaren webgunean eta Badok atarian ere egongo da eskuragarri.

Durangoko Azoka. Artxiboko irudia: EITB
Durangoko Azoka. Artxiboko irudia: EITB
Durangoko Azoka. Artxiboko irudia: EITB

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

58. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan aurkeztuko diren euskarazko 60 abesti Internet bidez entzun daitezke, playlist batean.

Kantu zerrenda handitu egingo da datozen asteetan, Gerediaga kultur elkarteak gaur jakitera eman duenez.

Abestiak Internet bidez entzun ahal izango dira, Euskal Herriko disko eta liburu azoka nagusian salgai egongo diren disko berrien aurrerapen gisa.

Azokan zehar, 70 disko aurkeztuko dira, eta haien kantu nagusietako batzuk QR kodeen bidez ere entzun ahal izango dituzte Azokara bertaratzen direnek.

Lehen 60 abestiekin osatutako playlist hori Azokaren webgunean eta Badok atarian ere egongo da eskuragarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Durangoko Azoka 2023 Euskal musika albisteak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak