Gizartea -

Trafikoa

Bukatu dira A-8 autobidean, Elgoibar parean, istripu baten ondorioz izandako zirkulazio arazoak

Bilborako noranzkoan gertatu da ezbeharra. Puntu horretan, errepidea konpontzeko lanak egiten ari dira.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizeko 08:20an trafiko istripua gertatu da A-8 autobidean, Elgoibarren, Bilborako noranzkoan. Ibilgailu bat errepidetik atera da, eta pertsona bat zauritu da ezbehar horretan. 

Ondorioz, beste hiru autok talka egin dute. 

Puntu horretan errepidea konpontzeko lanak egiten ari dira, eta errei bat itxita zegoen bi istripuak gertatu baino lehen. Horrek guztiak zirkulazioa moteldu du, eta lau kilometroko ilarak sortu. 10:45erako bukatuta zeuden auto pilaketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Elgoibar argazkiak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak A8 autobidea gaur