Gizartea -
Nafarroa
Lehenengo elurteen ondorioz, kateak behar dira Burgi-Izaba aldeko NA-137 errepidean zirkulatzeko
Nafarroan alerta horia ezarri dute gaur arratsaldera arte, elurragatik.
EITB MEDIA
Elurra egin du Nafarroako Pirinioetan, eta ostiralean kateak behar izan dira NA-137 errepidean, Burgi-Izaba artean.
Foru Gobernuak jakinarazi duenez, derrigorrezkoak dira kateak aterpetik aurrera ibiltzeko, 51. kilometroan, eta, nolanahi ere, Nafarroako errepide-sarean arretaz gidatzeko gomendatu du, 1.300 metrotik aurrera 10 zentimetrotik gorako elur-lodierak egon daitezkeelako.
Foru Erkidegoa alerta horian dago gaur arratsaldera arte, elurragatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea