Gizartea -

Trafikoa

Zabaldu dute berriro N-1eko Ikaztegietako tunela

Ostiraletik bypassa egon da jarrita. Berez, asteleheneko 06:00etan ireki behar zuten, baina aurreratu egin dute azkenean.

Ikaztegietako tunela. EITB Media
Ikaztegietako tunela.
Ikaztegietako tunela. EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur arratsaldean zabaldu du berriro N-1eko Ikaztegietako tunela. Ostiraletik, bypassa zegoen jarrita, tunelean luizia egon zelako itxi behar izan zutenetik.

Errepide horretako 424. (Itsasondo) eta 428. (Ikaztegieta) kilometroen artean egon da bypassa, Gasteizko noranzkoan.

Tunela 17:30 pasatxo zirenean zabaldu dute berriro. Berez, biharko 06:00etarako zegoen aurreikusita, baina gunea bermatzeko lanak lehenago amaitu dituzte. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Tolosa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak N-1 Gipuzkoako Foru Aldundia